Kalean Bai 
» Gaztelaniaz

Egitasmoaren zergaitia...

      Haur eta gazteak dira besteak beste, etorkizuneko Irun  euskaldunagoa egingo dutenak, hortaz, argi dago eskolaz kanpo ere euskaraz aritu ahal izateko aukerak eskaini behar zaizkiela.

   Horretarako, jarduera horiek antolatzen dituzten elkarteei euren dinamiketan euskara erabiltzeko baliabide eta laguntza eskaintzen diegu.

 


Helburuak eta lan esparruak

Arlo ezberdinetako herri-elkarteekin elkarlanean aritzen gara: kultura, kirola, aisia, guraso elkarteak, gobernuz kanpokoak etabar.

Elkarteek euskararen aldeko konpromezua hartzen dute eta guk berau betetzen laguntzen d¡egu.

Horrez gain, 2008an Kalean Bai ziurtagiria sortu dugu, planera atxikitako elkarteek euskararen alde egiten ari diren lana eta esfortzua txalotu eta Irunen ezagutzera emateko.

Kalean Baiko elkarteen zerrenda kontsultatzeko, hemen klikatu.

 


Hitzarmen ereduak

Hiru konpromezu hitzarmen ezberdin eskaintzen dira, elkarte bakoitzak bere egoerara hobekien moldatzen dena aukeratu dezan.

Gerora, bakoitzari bere hitzarmen espezifikoa prestatzen zaio.

Konpromezu hitzarmen ereduak kontsultatzeko, hemen klikatu.

 


Zerbitzu eskaintza

Konpromisoa bete ahal izateko zerbitzu eta diru laguntza ezberdinak eskaintzen dira: itzulpen zerbitzua, aholkularitza eta zuzenketak, begirale poltsa, web orri-errotulazioak euskalduntzeagatik diru laguntzak eta abar.

Zerbitzuei buruzko informazio zehatzagoa ikusteko, hemen klikatu.

 

 __DIRU-LAGUNTZAK_________________________________________________ 

  IKASTAROAK_______________________________________________________

 Aurten, elkarteetako pertsona euskaldunei zuzendutako bi ikastaro antolatu dira:

- Kirol elkarteetako entrenatzaileei eta aisi begiraleei zuzendua.

Urriaren 27an eta azaroaren 3an eta 10ean  19:00etatik 21:00etara Artaleku kiroldegian.

- Elkarteetako idazkari zein kudeatzaileei zuzendutakoa.

Urriaren 9tik azaroaren 27ra.

IZEN EMATEKO eta informazio gehiagorako: 943- 63 55 96 / 943- 63 56 02 edo kaleanbai@iruniruten.com era mezua idatziz. Anima zaitez! 

 

  ZIURTAGIRI BANAKETA_______________________________________________

2008ko irailaren 18an, Amaia kultur zentroan, Kalean Bai plana osatzen duten elkarte guztiak bildu ziren bakoitzak bere ziurtagiria jasotzeko antolatutako ekitaldian

 

  KALEAN BAI KOMUNIKABIDEETAN_____________________________________ 


 
 
© irun iruten 2009 Harremana Lege Oharra Diseinua eta garapena